

Amets batekin bakarrik. Beldurrik gabe bizi.
Emakume askok egiten dute ihes beren etxeetatik. Ez dute beste aukerarik, bizi nahi badute. Ihes horretan, zor bat bereganatzen dute eta sexu-esplotazioa jasan behar izaten dute, hura ordaindu arte. Bizirik irauten ikasten dute, itzultzea baita arriskutsuena.
Emakume horiek asilo-eskubidea dute. Espainiako estatuan, ordea, oso gutxitan eman zaie nazioarteko babesa sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izandako emakumeei.

Komunikabideentzako dekalogoa.
Nola hitz egiten dute komunikabideek sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketaz?
Gomendio batzuk proposatzen ditugu.
- 1.Mugen politikaren ondorio bat dela jabetuta lantzea gaia.
- 2.Zer egiturak sustatzen duen nabarmentzea.
- 3.Gertakarien ataletik kanpo ateratzea berria.
- 4.Indarkeria matxista gisa aurkeztea.
- 5.Agerian jartzea emakume errefuxiatuak izan daitezkeela.
- 6.Iturrien aukera zabaltzea.
- 7.Narratiba berriak lantzea.
- 8.Ikuspegi feminista ematea.
- 9.Emakumeak duintasunez ageri dituzten irudiak eta hizkuntza erabiltzea.
- 10.Ilustrazio berriak sortzea.

Sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren emakumeak
%90
atzerritarra da
Espainiako estatuan, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren emakumeen artean, % 80 eta % 90 bitartean atzerritarra da.
%5
identifikatzen du poliziak
Sexu-esplotaziorako salerosketaren 20 biktimatatik 1 soilik identifikatzen du poliziak.
%0,05
jasotzen du nazioarteko babesa
Giza salerosketaren aurkako Espainiako Sareak kalkulatzen du 40.000 eta 50.000 emakume eta neskatila artean sexu-esplotaziorako salerosten dituztela Espainiako estatuan. Hala eta guztiz ere, gaur arte, bizirik atera diren 23 emakumek soilik jaso dute nazioarteko babesa.
