#SeTrataDeRefugiadas

  • Jeanne
  • Clara
  • Sara
  • eus
  • es

Dirua

Sokoto

Dirua

"5000 euro behar nituela esan zidan mutil hark. Nik ez neukan hainbeste diru, baina lor nitzakeen 2500 euro, kontuan neukana eta amaren urrezko bi bitxi salduz aterako nuena batuta."

Irudi giltzarri ahalduntzaileak

Sokoto

Irudi giltzarri ahalduntzaileak

"Amak beti esaten zidan garrantzitsuena askatasuna dela. Aske izan zaitezen nahi dut. Zuk lan egin eta dirua lortu, ez duzu behar gizon batek etxera dirua ekartzea jatekoa lortzeko, edo ez duzu beldurrez egon behar senarrari galdetzeko: "gona bat erosi nahi dut eta"."

Bideko mutil-laguna edo senarra

Sokoto

Bideko mutil-laguna edo senarra

"Mutilarekin akordio bat egin genuen. Nik bidaia ordainduko nion, eta, trukean, senar-emaztegaiak bagina bezala bidaiatuko genuen; bidean zaindu egingo ninduen, inork niri kalterik ez egiteko. Hirugarren aldiz zihoan Espainiara."

Kapital kulturala

Sokoto

Kapital kulturala

"Aitaren legea oso zorrotza zen. 10 urterekin, mutila bazinen ikasten jarraitzeko aukera zenuen […]. Baina, neska bazinen, 10 urte bete ondoren, hilekoa etorri ondoren, ezkondu egin behar zenuen. Baina, ni ikasle ona nintzenez, unibertsitatera iritsi nintzen eta aitaren proposamenak saihestuz joan nintzen."

Bizitza-proiektuak

Sokoto

Bizitza-proiektuak

"Nire ametsa karrera amaitzea zen, lan on bat izatea, neure etxea, neure autoa eta nire askatasuna izatea, nahi nuena egiteko"

Beloa: jantzi babesle bat

Tamanrasset

Beloa: jantzi babesle bat

"Ziegan geundenean, nik, musulmana izanik, “arabieraz” badakidanez, poliziarekin hitz egin nuen eskutitz bat idatz zezan, hilabeterako Aljeriako hiriburura turista gisa gindoazela esanez, berriro ere gu ez atzemateko."

Patera

Marrakex

Patera

"Olatu batek kaiukoa irauli zuen. Nik ez dakit igerian, baina olatuak itsasertzerantz eraman ninduen. Jaiki nintzenean, nire alboan gorpuak zeuden, jendea hilda. Gure txalupako 59etatik 22 atera ginen bizirik. Beste txalupako guztiak hil egin ziren. Hiru egunez shock-egoeran egon nintzen, ezin nuen hitz egin. Haurrak eta haurdun zeuden emakumeak hil egin ziren."

Arriskua

Fez/Casablanca

Arriskua

"Biharamunean gauez berriro ere trenera igotzen saiatu ginen. Taldeko pertsona batzuek esaten ziguten jende asko hil zela trenera igo nahian. Ni beldur nintzen, bazirudien taldeko gainerakoei berdin zitzaiela, baina ni dardarka nengoen."

Erlijio-errituak

Ujda

Erlijio-errituak

"Hiru gizonek izugarrizko jipoia eman zidaten eta ezin izan nuen jaiki bi egunez. […] Bakarrik nengoen; beraz, madarikazioa bota nien. Guztien aurrean biluztu nintzen areto handi batean. Guztien aurrean jo nindutenez, nik ere guztien aurrean bota nien madarikazioa."

Arriskua

Ujda

Arriskua

"Oujdara iritsi ginenean, kontuz ibili behar genuen; muga hori oso arriskutsua da. Poliziak harrapatzen bazaitu, edo mafia afrikarrek, emakumea bazara bortxatu egiten zaituzte. Arratsaldeko seietan iritsi ginen mugara, eta mutilak esan zidan, "leku bat aurkitu behar dugu, bestela zu bortxatu egingo zaituzte, eta ni akabatu egingo naute"."

Miaketaren eta sormenaren ekonomia

Ujda

Miaketaren eta sormenaren ekonomia

"[…] Eta haxixa saltzen hasi nintzen lanean. Negozioen ikasketak egin nituenez, ez zen zaila niretzat. […] astean hiru edo lau plaka saltzen hasi nintzen, bai eta dirua edukitzen ere. Geroago, whiskia eta vodka saltzen hasi nintzen. […] Hala, hiru hilabetean 2.500 euro aurreztu nituen."

Lana eta denbora betetzea

Burgos

Lana eta denbora betetzea

"Etxe hartan ikasi nuen sukaldean, telebistari begira. Ikastaro bat egin nuen arren, gehiago ikasi nuen Karlos Argiñano ikusiz. Karlosek edozer prestatzen zuela ere, hau esaten nuen nik: "Goazen supermerkatura! Eta asko gustatzen zitzaien"."

Gizarte-erakundeen laguntza

Burgos

Gizarte-erakundeen laguntza

"Ordu horretan Caritaseko abokatua sartu zen, eta ez naiz harekin ahaztuko. Nire historia azaldu nion eta esan zidan ez arduratzeko, harrera-etxe batera bidaliko ninduela."

Lana eta denbora betetzea

Bilbo

Trabajo y ocupación del tiempo libre

"Gustura egingo nuke lan edozertan: pertsonak zaintzen, garbiketan, edozertan. Orain ezin dut esan zer dudan gustuko. Edozer gauzatan egingo nuke lan."

image/svg+xml

Clara

Aske izan nahi zuen emakumea

Clara Nigeriako iparraldeko emakumea da. 20 urte zituela, dena atzean uztea eta Europarako bidaia luze bati ekitea erabaki zuen, behartutako ezkontzatik ihesi. Nigerretik atera zen eta, Aljeriako basamortua zeharkatu ondoren, Marokora iritsi zen, Oujda izeneko hirira. Hainbat hilabete igaro zituen Marokon, etengabe ihes eginez. Kaiuko batean Kanarietara iristen ere saiatu zen behin, baina ez zuen lortu. Azkenean, txalupa batean Cádizera iritsi ahal izan zuen.

Clararen bidaia
  • Sokoto

  • Tamanrasset

  • Fez/Casablanca

  • Marrakex

  • Ujda

  • Burgos

  • Bilbo

Clara

Behartutako ezkontzei aurre egiten dieten emakumeek, Clarak kasu, hainbat estrategia bilatzen dituzte. Bere kasuan, unibertsitateko ikasketek inposizioaren maniobra atzeratzeko balio izan zioten. Hala ere, karrera amaitu zuenean, aita are gehiago tematu zitzaion:

Unibertsitatean azken mailan nenbilela, egun batean aita etorri, eta esan zidan jada ezkontzeko prest nengoela. Gizon bat ekarri zidan, 52 urtekoa. Nik 20 urte nituen. Hau esan nion: ‘Aita, ez dut ezagutzen eta’. Eta aita sutan jarri zen. Ez neukan ihesbiderik

facebook twitter

Clarak hiru urte eman ditu bidaiatzen, etengabeko indarkeriaren erdian. Bizirik irautea lortu du, bere erresilientzia, indar eta gaitasun handiei esker. Espainiako estatuan zailtasun handiei egin behar die aurre, baina bere bizitzaren jabe dela sentitzen du.

Afrikako gertakari horietan pentsatzen dudanean, min horretan pentsatzen dudanean, gogorra da niretzat fisikoki eta mentalki. Gogorra da; baina, bizirik nago, ezta?

facebook twitter

Ezagutu emakume horien historia osoa hemen:

pdf Bizirik Nago txostena deskargatu
  • eus
  • es

Zabaldu sare sozialetan

facebook
twitter

Zabaldu sare sozialetan

facebook
twitter
CEAR comisión de ayuda al refugiado en euskadi
Agencia vasca de cooperación para el desarrollo
Eusko Jaularitza
Diputación foral de Bizkaia

Legezko oharra - LaBox-ek eginda

Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunearen funtzionaltasunak gaitzeko eta nabigazio-estatistikak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.    Ados Irakurri gehiago