#SeTrataDeRefugiadas

  • Jeanne
  • Clara
  • Sara
  • eus
  • es

Erresilientzia

Benin City

Erresilientzia

"Eder-eder jantzita joan nintzen, eta sartu orduko eskolako landara lanera joateko esan zidaten. 8 ordu pasatzen nituen han lanean […] eta irabazten nuen dirua amari bidaltzen nion."

Irudi giltzarri ahalduntzaileak

Benin City

Irudi giltzarri ahalduntzaileak

"Herrian amonarekin hazi nintzenez, hiriburuan aitarekin hazi banintz baino aukera gehiago nuen mugitzeko. Ni baino neska helduagoekin ibiltzen nintzen beti. Nire adineko neskak baino helduagoa nintzen."

Bizitza-proiektuak

Benin City

Bizitza-proiektuak

"Egunez egun gero eta pobreagoak ginela eta amak asko sufritzen zuela ikusten nuen, eta lagundu egin nahi nion. Nire ametsa mediku izatea zen. Eta orduan, 17 urterekin, gurasoei esan nien Europara eramango ninduen norbait bilatzeko"

Bizitza-proiektuak

Atenas

Bizitza-proiektuak

"Zoriontsu nengoen.Hogeita bat egun pasatu nituen kartzelan eta pozik nengoen, Nigeriako txabola batean bizitzetik niretzat jauregi baten modukoa zen kartzela batean bizi izan nintzelako.Gutxienez Europan nengoen."

Erresilientzia

Valentzia

Erresilientzia

"Une hartako zerbait zela, aldi batekoa zela pentsatzeak aurrera egiten laguntzen zidan. "Ez naiz hemen betiko geratuko"."

SOS

Valentzia

SOS

"Telefonotegira joaten nintzen ahal nuenean. Orientatu egiten zidaten. Hura ezagutu nuenetik, askatasun handiagoa izaten hasi nintzen. Gauzak erakusten zizkidan. Adibidez, familiari dirua bidali nahi banion, hark laguntzen zidan bidaltzen, bere agiria baliatuz"

Bideko mutil-laguna edo senarra

Valentzia

Bideko mutil-laguna edo senarra

"Morroiaren lagunik onena zen, baina haiek ez zuten ezer jakin izan. Bere poltsikotik ere jartzen zuen dirua, nire familiari bidaltzeko; zaindu egiten ninduen, ongi jateko. Amari deitzen zion, ama urduri zegoelako. […] Mutil harekin egoteak asko lagundu zidan."

Miaketaren eta sormenaren ekonomia

Valentzia

Miaketaren eta sormenaren ekonomia

"Beste lan bat atera zitzaidan, kale-garbitzaile. Bi urte pasatu nituen kaleak garbitzen. Biltegi batean, oinetakoen fabrika batean, kaxan oinetakoak ordenatzen eta garbitzen ere jardun nuen. Baina, une jakin batean, krisia zela eta, lanik gabe geratu nintzen."

Lana eta denbora betetzea

Bilbo

Lana eta denbora betetzea

"Batzuetan, goiz osoa pasatzen nuen bertan arropa begiratzen, gustuko nuenaren bila. Halaxe, egun batean nire curriculuma utzi nien, eta bi aste geroago, Kooperan lanean hasteko deitu zidaten. Sei urte daramatzat lanean."

Parte-hartze soziala

Bilbo

Parte-hartze soziala

"Hiesaren aurkako Batzordeko tailerrak ematera animatu nintzen, iritsi nintzenean ez nuelako informaziorik eta asko sufritu nuelako. Niretzat, informaziorik ez edukitzea infernua da. Nik horrekin asko sufritu nuen. Eta badakit emakume pila bat dagoela oso gaizki pasatzen, isilean."

Miaketaren eta sormenaren ekonomia

Bilbo

Miaketaren eta sormenaren ekonomia

"[…] lan bila jarraitzen nuen eta hilero joaten nintzen Valentziara han lagunak nituelako. Valentziara joaten nintzenean, haurrentzako arropa eramaten nuen beti. […] Arropa erosten nuen, gero Valentzian saltzeko; izan ere, marka onetako arropa zegoen."

image/svg+xml

Sara

Amets baten bila

Sara Nigeriako emakume bat da, Benin City hirikoa. Familiaren pobrezia-egoerak bultzatu zuen herrialdetik alde egitera. Sarak argi zeukan ez zuela bidaia itsasotik egiteko arriskua hartuko, jende asko hiltzen delako. Gizon batek (“osaba” batek) agiri faltsuak lortu zizkion eta hegazkinez Europara iristen lagunduko ziola agindu zion, 10.000 €-ko zorra egitearen truke. Hemen, sexu-esplotazioa jasan behar izan zuen, 40.000 €-ra areagotu zen zorra kitatu ahal izan zuen arte.

Sararen bidaia
  • Benin City

  • Atenas

  • Valentzia

  • Bilbo

Sara

Urtebete baino gehiagoz isolatuta eta mehatxupean bizi izan zen, etengabe kontrolatzen zuten, eta oinarrizko eskubideak ukatzen zizkioten.

Han egotea kartzelan egotea baino okerragoa zen. Aukeratzerik izan banu, kartzela aukeratuko nuen. Ikaragarria izan zen. Zure ustez, zu orientatzen ari den norbait aurkakoa egiten ari da: ezin zarela kalera atera, poliziak atzematen bazaitu zure herrialdera bidaltzen zaituztela, eta ez dizute uzten elkarteetara hurbiltzen. Medikuarenera edo ginekologoarenera ere ezin duzu joan.

facebook twitter

Ordaintzen amaitu zuenean eta saretik aske gelditu zenean, Sarak prostituzioan jardun zuen zenbait hilez.

Azkenik, bere egoera erregularizatu, eta bestelako lanetan jardun zuen. Sostengua eman zioten elkarte sozialekin harremanetan jarri zen, baita horiekin parte hartzen hasi ere, emakumezkoen salerosketa pairatzen zuten beste emakume batzuei informazioa eta laguntza emateko.

Hiesaren aurkako Batzordeko tailerrak ematera animatu nintzen, iritsi nintzenean ez nuelako informaziorik eta asko sufritu nuelako. Eta badakit emakume pila bat dagoela oso gaizki pasatzen, isilean.

facebook twitter

Ezagutu emakume horien historia osoa hemen:

pdf Bizirik Nago txostena deskargatu
  • eus
  • es

Zabaldu sare sozialetan

facebook
twitter

Zabaldu sare sozialetan

facebook
twitter
CEAR comisión de ayuda al refugiado en euskadi
Agencia vasca de cooperación para el desarrollo
Eusko Jaularitza
Diputación foral de Bizkaia

Legezko oharra - LaBox-ek eginda

Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunearen funtzionaltasunak gaitzeko eta nabigazio-estatistikak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.    Ados Irakurri gehiago