#SeTrataDeRefugiadas

  • Jeanne
  • Clara
  • Sara
  • eus
  • es

Kapital kulturala

Douala

Kapital kulturala

"Aitak beti esaten zuen ez zeukala dirurik edo ondasun materialik guri uzteko, bere oinordekotza hezkuntza izango zela. Unibertsitatera joan nadin nahi zuen."

Irudi giltzarri ahalduntzaileak

Douala

Irudi giltzarri ahalduntzaileak

"Aita asko egoten zen gurekin, bere seme-alabekin; hitz egiteko, gauzak egiteko, eztabaidatzeko. Edozein gairi buruz hitz egiten genuen, sexuari buruz ere bai. Aholkuak ematen zizkigun. […] Aurka egiteko, berarekin bat ez etortzeko eta argudioak azaltzeko aukera eman digu."

Mapak

Douala

Mapak

"Irteteko erabakia hartu nuenean, Marokora iristea zen helburua. Baina, nola iritsi? Nigeriatik pasatuz irten behar nuen. Eskolako ikasleek erabiltzen dituzten koaderno horietako bat erosi nuen, Afrikako mapak dakartzana. Ebaki eta soinean eraman nituen."

Marido / Novio de viaje

Ujda

Marido/ Novio de viaje

"Banuen lagun bat eta harekin ateratzen nintzen, lagundu ziezadan. Ez nuen harekin ibiltzea beste erremediorik, bidaiatzen jarraitzeko."

Beloa: jantzi babesle bat

Ujda

Beloa: jantzi babesle bat

"Poliziak emakume afrikarrak bortxatzen ari ziren. Guztia kentzen dizute, paperak eta dirua. […] Maliko musulmanak ginela esan genien, laguna haurdun zegoela eta ez gintuzten ukitu."

Erresilientzia

Nador

Erresilientzia

"Izugarria da. Bizitzan inoiz ikusi gabeko eta imajinatu gabeko gauzak ikusi nituen han. Norbaitek kontatu izan balit, ez nuen sinetsiko. Dardarka nengoen. Jateko ere beldur nintzen."

Laguntza Piskologikoa

Bilbo

Laguntza Piskologikoa

"Egun hartan gertatu zitzaidanaz orain hasi naiz hitz egiten, baina denbora luzez ezin izan dut hitz bakar bat ere esan. Psikologoen laguntzari esker, orain hitz egiteko gai naiz."

Lana eta denbora betetzea

Bilbo

Lana eta denbora betetzea

"Egunero pentsatzen dut indartsua izan eta aurrera joan behar dudala. Ez dut ezer egin gabe bizi nahi. Ez dut bakarrik geratu nahi nire pentsamenduekin, nahiago dut gauzak egin, elkarteren batera hurbildu eta ekintzak egitea."

Beloa: jantzi babesle bat

Agadez

Beloa: jantzi babesle bat

"Bidaiari ekin aurretik, Ramadan garaia zenez eta zeharkatu beharreko zati osoa musulmana zenez, musulmanen arropa erosi nuen haiek bezala janzteko, ni musulmana ez naizen arren"

image/svg+xml

Jeanne

Berriz sortutako lorea

Jeannek Kamerundik ihes egin behar izan zuen, lesbiana izateagatik pairatzen zuen jazarpenetik aldentzeko. Zeharkaldi luze bati aurre egin behar izan zion; Afrikako herrialde batetik bestera igaro behar izan zuen, bidean aurkitutako arriskuen eta indarkeria-egoera ugarien aurrean askotariko estrategiak eta baliabideak erabiliz.

Jeanneren bidaia
  • Douala

  • Agadez

  • Ujda

  • Nador

  • Bilbo

Jeanne

salatu egin zuten beste emakume batekin harreman bat izateagatik, eta polizia haren bila joan baino lehen, herrialdetik alde egitea erabaki zuen, egun batetik bestera

Nire herrialdean, zigor-kodeak homosexualitatea zigortzen du.

Ez dago soilik legez zigortuta, herri-justizia ere badago, eta jendea zure bila joaten da eta harrikatu zaitzakete.

facebook twitter

Une hartan, ez zuen Europara iristeko asmorik, Afrikan bertan geratu nahi zuen.

Zenbait muga zeharkatu ondoren iritsi zen, azkenean. Bere familiak gizarte-bazterketa jasaten du oraindik:

Gogorra izan zen, familia iraintzera etortzen zirelako. Etxean pintaketak egiten zituzten, irainak idatziz.

Nire ama azokara joaten denean, jendeak oraindik iraindu egiten du nire kontura. Amaren familiako jendeak ere iraindu izan du, biltzen direnean.

facebook twitter

Ezagutu emakume horien historia osoa hemen:

pdf Bizirik Nago txostena deskargatu
  • eus
  • es

Zabaldu sare sozialetan

facebook
twitter

Zabaldu sare sozialetan

facebook
twitter
CEAR comisión de ayuda al refugiado en euskadi
Agencia vasca de cooperación para el desarrollo
Eusko Jaularitza
Diputación foral de Bizkaia

Legezko oharra - LaBox-ek eginda

Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunearen funtzionaltasunak gaitzeko eta nabigazio-estatistikak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.    Ados Irakurri gehiago